XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) etikan, euren juizio morala bilakatzeko prozesuan, besteonganako ardura eta arreta guztiz oinarrizkoak dira (Dio Bleichmar 1991: 101-109).
Hau guztia kontuan harturik, erraza da pentsatzea honek eragin handia eduki behar duela emakumeen osasun-esperientzian, eta halaxe dela frogatu ahal izan dugu.
Emakume askorentzat, beren osasuna ebaluatzeko orduan, oso erreferentzia garrantzitsua da besteekin mantentzen duten harremana, eta hortik ateratzen dute euren osasun-ebaluaketa propioa (Esteban 1993a: 118-119).
Dena den, emakumeen arteko desberdintasunetatik abiatzeari ezinbestekoa deritzogunez, kontuan hartu behar dugu azken urteetan emakume bezala gizarteratzeko eman diren definizio berriak, aurreko forma zahar batzuekin batera bizi diren eredu berriak, sartuaz joan direla mendebaldeko gizartean eta, era berean, Euskal Herrian ere bai.
Forma berri hauetariko batzuetan, besteen garrantzia norberarenganako dedikazioaz orekatuago aurkezten da, feminista askoren kasuan argi eta garbi agertzen delarik.
Honek esan nahi du etorkizunean aldaketa garrantzitsuak eman daitezkeela emakumeek osasuna bizitzeko orain daukaten jarreran.
Bestalde, osasun-adituen artean izugarrizko indarra hartzen ari da osasun-ohitura
Prozesu honetan, gizonezkoenak soilik ziren arloetan emakumeen sarrera oso faktore garrantzitsua izan omen da, etxetik kanpo enplegu bat dutenena, esate baterako.
Baina, kontuz ibili behar dugu osasun arlotik datorkigun abisu honekin, zeren eta emakumeek mantendu dituzten jarrerak eta funtzio berriak legitimatzeko orduan ohitura horiek duten pisu sinbolikoa ez badugu kontuan hartzen, aldaketen kontra ager gaitezke, eta hau emakumeei oso kaltegarria bilaka dakieke azkenean (Esteban 1993a: 119-120).
Gure ikuspuntutik, eta norberak nahi dituen kontsumo eta ohiturak jarraitzeko eskubide osoa daukala pentsatuz, ez dugu uste aditu eta osasun-langileen lana jarrera epaitzaile eta ezkorrak erakustea denik.
Emakume elkarrizketatuen esanetatik atera diren aspektu garrantzitsuenekin amaitzeko, gaitzaren beste bizipen maila bati buruz zerbait idatzi nahi genuke.
Esan dugu lehenxeago, gorputza dela pertsonak daukan espaziorik mugatu eta zehaztuena (Durán 1987).
Emakume askorentzat, gaixo sentitzea beraren barrura murgiltzea/zuzentzea da, segun bizitza nola doakien eurak konbinatuz doazen
Elkarrizketatuen arabera, gorputza bera muga bat, elkargune bat bezala soma daiteke.
Ondoezik egoteak munduarekin apurketa bat dakar, eta beraz barnera begiratzea.
Osasuna berreskuratzen denean, ohizko komunikazioa birlotu egiten da.
Barne/kanporako mugimendu horrek ñabardura ezberdinak eduki litzake, eta batzuetan
.